ZuraNETEspainiako Gerran erahildako hiru sortzaile -Lauaxeta, Federico García Lorca eta Nikolas Lekuona- omentzeko egitasmo baten barruan sortu zuen Xabi Strubell Dut taldeko kide ohiak Zura. Flamenkoak, rapak, rockak eta musika elektronikoak lekua zuten Ilargi handi, zauri zarae izenburuko diskoan. Aldiz, bigarren diskoan (Kiribil) bossa doinu akustikoetara jo zuen Hondarribiako taldeak. Strubellek bakarkako konposizioari ekin dio azken aldian, eta haurrentzako kantuen disko-liburu bat plazaratu du: Lur gorrian barrena (Maluta).
Irakurri BADOK ataria