• Biografia

ZeaMaysBilbon, 1997ko ekainean, Asier Basabe (bateria), Rubén González (baxua), Iñaki Imaz (kitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa) bildu ziren Zea Mays taldea sortzeko. Euskarazko hitzak metal antzeko soinuaz jotzen ditu banda honek. Urte hartan bertan grabatu zuten beren lehen maketa, eta harekin lehiatu ziren Euskadi Gaztearen VII maketa lehiaketan, baita saria eskuratu ere. Handik aurrera, beren inguruko herrietan jotzeko aukera zabaldu zitzaien. Bilbo Hiria lehiaketan ere aritu ziren, eta X postua lortu zuten.