UrtzURTZ  taldea belaunaldi oso baten aitzindari izan zen, atzetik talde eta zale ugari zituena. Haien kantak famatu egin ziren irrati-formulen bidez. Bost CD izenpetu zituzten, gehi zuzeneko bikoitz bat, eta 2003an desegin ziren..2013. urteko urriaren 17an hamar urte dira, dagoeneko, URTZen abestiak azkenekoz taula gainean entzun zirela. Taldeak, jatorrizko taldekide guztiak bildurik, lan berria kaleratu du Durangoko Azokan: Astiro.