ARGAZKIKONTRATXIKIWEB

Hona hemen UNIDAD ALAVESA Ataundarren lehen bi disko autoekoiztuak. Disko bikoitz honetan taldearen lehen bi diskoak aurki ditzakezu: lehena, “Unidad Alavesa”, eta bigarrena, “Martin Martin”, aurtengo udaberrian kaleratutakoa. Bi lanotan denetik aurkituko duzu: punk rock-etik hasita, rock amerikar kutsua duten abestietatik pasatuz, folk irlandarra zein pop-rock ingelesera iritsi arte.

Hori guzti hori gertueneko sagardotegietako sagardo mordo batekin blaitua. Minutu bat baduzu, azal diezazuten haiek beraiek zer esan nahi duen “San Danetio” izenburuak, jende honen lehen lanen batzea izendatzeko erabili izan dutena.

 

UNIDAD ALAVESA: San Danetio (2KD)