Etapa berri bat? KEROBIAtik XABI BANDINIra. Besterik gabe

 

XABI BANDINI (Xabi KEROBIA nostalgikoentzat) berriz ere gitarra eskutan hartu eta kantatzera itzuli da geldialdi musikal baten ostean. Ezin izan dio gogoari eutsi.

Izan ere, argi dago abesti bat konposatzearen eta kantatzearen indar terapeutikoa handia dela. Madrilen amaitzen den ibilbidean, bere 29 metro karratuko pisuan, abesti eta melodia berriak konposatu ditu, zeinak, gutxinaka gutxinaka, bere blog homonimoan bildu dituelarik.

Hau guztia, mahats biltzean bezala, udazkenean ardo on bat bihurtzea espero dugu, zera, disko on bat. Pentsonala, edukiarekin, haritzarekin baina denbora luzea upelean pasa gabe. Soila eta sentitua.

Bere txokotik, bere etxetik grabatutako kantak, konposizio ederren esentziarekin. Ahotsa eta mezua.

WEB XABI BANDINI

XabiBandiniwebtxiki