TocamasAntonio Muro eta Patxi Osinaga musikari iruindarrek 77an sortu zuten Tocamas taldea, ironiaz jositako folk-rock lisergiko eta naif antzekoa egiten zuena. Ia deus ez zuten utzi grabaturik, baina bai ordea oroitzapen politak eta gairen bat edo beste IRUÑEKO jende anitzen gogoan. Antonio Muro eta Patxi Osinaga musikari iruindarrek 77an sortu zuten Tocamas taldea, ironiaz jositako folk-rock lisergiko eta naif antzekoa egiten zuena. Ia deus ez zuten utzi grabaturik, baina bai ordea oroitzapen politak eta gairen bat edo beste IRUÑEKO jende anitzen gogoan. Iragan 2004an bi musikariok eta beste hainbat laguntzaile bildu ziren atzera ere kanta haiek erregistratzeko, alferrik gal ez zitezen, bidenabar ustekabe polita emanez garai hartan ezagutu zituztenei.