TijuanaInBlue

Iruñeko talde hau 80. Hamarkadan punk-rock talde aldarrikapenzale eta dibertigarriari dagokionean erreferente bat izan zen. Aldarria alde batera utzi Gabe, belaunaldi bat gatibatu zuten ereserkiak egiten jakin izan zuten. Haiek letrak, zenbaitetan oso dibertigarriak, eta zuzenekoetan Jimmi eta Eskroto aurrean zituztelarik, ondorengo talde askoren inspirazio moduan balio izan zuen izpiritu punk alternatiboaren eredua izan ziren. GORren haien askeneko kontzertuekin CD-DVD bat grabatu genuen, zeinetan garai klasikoaren irudiak eta 2003ko emanaldiak biltzen baitiren, Eskrotoren heriotza baino lehenago.