theicercompany3Proiektu pertsonal bat bezala aurkezten da, The Icer Company. Bizipen pertsonal latz baten ostean Arima Sutan-eko Iker abeslariak kanta multzo batzuk bildu zituen, formato akustikoan eta etxean grabatuta. Baina hasierako grabazio horiek lagun musikarien belarrietara eta eskutara iritsi ziren eta horien gainetik disko eta proiektu pertsonal interesgarri bat garatu da: ur abisalen espedizioa.

The Company:
-Ruben Matilla. Kitarra elektrikoa.  -Arkaitz Ezkai. Bateria.  -Xabier valverde. Baxua. -Iker Zia. Kantuak, ahotsa eta kitarra akustikoa.