Taldeak mezu motz eta alai hau helarazi digu

“IRABAZI DUGU!”

THE ICER COMPANY taldea gaituzue eta berri on bat zabaldu nahi genuke. Pasa den Azaroaren 14an 2014ko Nafarroako “Encuentros”-eko finala irabazi genuen, Nafarroako Gobernuak antolatzen duen musika lehiaketa. Erkidegoan antolatzen den lehiaketarik garrantzitsuenetakoa irabazi izanagatik oso pozik gaude eta gure poztasuna partekatu nahi genuke, euskarazko eszenarako ere oso berri ona dela uste dugulako. Momentu honetan pertsona askori eskerrak eman behar dizkiegu: lagunei, familiei, musikariei, musika eta kultura sostengatzen dutenei… Sari hau gure senideei eta bide motz baina intenso honetan lagundu gaituzuen guztiei eskaini nahiko genizueke. Gure aldetik, sari hau itsasargi baten moduan hartu dugu, musikaren ozeano honetako bidea argitzen duena eta frustrazio eta momentu ilunak ahantzarazi egiten diguna. Maila handiko eszena hau partekatzea plazera izan da eta indarrak eman dizkigu hobetzen jarraitzeko. Laister berri on gehiago ematea espero dugu.

Iker, Arkaitz, Rubén eta Xabi-The Icer Company

theicercompany2