StupendaJonesOlazti-Altsasu ingurutik (Nafarroa) heldu den talde hau euskal belaunaldi berrikoa da, rocka bere erarik soil eta karrikazaleenean egiten dutenetakoa. Talde zuzen honek orain artean CD-split (konpartitua) bakarra grabatu du, Brigada Criminalekin batera, Osti bi izenekoa (GOR-04). 04-05 bi urteotan gaztetxe eta plazetan ibili dira Euskal Herri guztian barna. Euskal rockaren promesa on bat.