SokSök taldearen lehen riff, akorde eta oihuek 99an forma hartzen hasi ziren Irunerrian. Kontzertu batzuren ostean, 2002an gure lehen maketa izango zenaren abetietan kontzentratu ginen. Momentu horretatik aurrera, taldea dinamika konstanteago batekin funtzionatzen hasi zen. 2003an lehen maketa editatu genuen, Iker (Dikers) grabaketa lanetan aritu zelarik. Maketaren difusio eta harrera onek Euskal Herrira zabaltzea ahalegindu ziguten. 2004ko Martxoan lehen maketan grabatutako “200.R” abestia Zero Recordsek kaleratutako “LPH&Friends” bilduman gehitu zuten. Entulegoaren partetik taldea jasotzen ari zen harrera ona ikusirik, gure helmugak zabaltzea erabaki genuen eta estatuan barna kontzertuak ematen hasi ginen. Ehun kontzertu baino gehiago eskaini ostean, 2004an gure lehen diskoa izango zenaren kantuetan lanean hasi ginen. Lehen disko hau, “13 Mantracks” GORrek 2006ko Ekainan editatu zuen. Artean, zenbait aldaketa izan dira taldearen formazioan, Onix Pinto lehen diskoa grabatu arte izan zen baxujolea, eta orduz geroztik Ubaldo Puente aritu izan da lau sokatan. Taldekideak: Juan Maravi: ahotsa – Iker Ibarrola: gitarra – Iosu Yabar: gitarra – Ubaldo Puente: baxua- Ibai Goñi: bateria.