salidanulaSALIDA NULA 1995. urtean sortu zen ska talde madrildarra dugu. Batango (Madril) lokal batzuetatik atera ziren eta beraien talde gustukoen abestiak joaz hasi zuten beraien ibilbidea (La Polla, Leño, Kortatu…). Beraien lehen diskoa, „Mucha mierda y poca escoba”, 2001ean kaleratu zuten DESOBEDIENCIA konpainiaren eskutik. Lehen lanak izan zuen harrera onaren ostean, 2003an, „Y fumo por que me toka“ lana kaleratu zuten konpainia berarekin. Zuzeneko emanaldiei dagokionez, honakoak bezalako taldeekin jo izan dute: Porretas, Mago de Oz, Skalariak, Mamá Ladilla, Bersuit, Def con Dos, Sugarless, Marea, Talco, O´Funk’illo, Ska-P, El Bicho, Boicot, Habeas Korpus… Taldearen hirugarren lanak 2006ko otsailan ikusi zuen argia, „Esto no es un juguete“. Kogote, Ska-P taldeko teklatu-jotzailea, 2007ko biran gaineratu zitzaien eta honela zapaldu zuten Europa lehenengo aldiz. SALIDA NULA ska eta borroka jai bat da, beraien lehen gitarra zarrastadatik azken abestira arte. Beraien letrak gar supiztailez beterik daude, bidegabekeria jariatzen duen mundu batentzat zer nahi duen dakien talde bat izanik. Urteen poderioz, taldea gazteleraz kantatutako ska musikarentzako erreferentzia bihurtu da, toki probilegiatu hau taula gainean izerditutako merituengatik lortu izan dutelarik. 2010eko udazkenean laugarren lana kaleratuko dute, “Como vinimos al mundo”, honakoan GOR Diskoetxeak editatua. Erritmo skatalitiko frenetikoek, melodia trebeek, tempo-erdiek eta ongi eta gaizki dagoenaren inguruan gogoeta egiteko eginak izan diren leloek 13 abestitan bat egin dute berriz ere. Aurten, SALIDA NULAk Leño taldearen omenezko disko batean parte hartu du ska erritmoko “Apágalas” abestiarekin, arrakasta eta goraipamen handiak lortu izan dituztelarik bai kritikaren partetik, bai Leño talde beraren partetik. Disko berri honetako kantuek inondik inora edulkoratuak izan ez diren mezu politiko-sozialak dituzte, gaur egungo egoera orokorrarekin bat eginez. Honelako abestiak aurkituko dituzu bertan: “Noticias”, militar batek erail zuen Carlos Palomino gazte anti-faxistaren omenezko abestia. “Akorralados”, poliziaren basakeriaren kontrako kaleetako borrokaren inguruko kantua. „Como vinimos al mundo“ hartzaroaren haien ikuspegi berezia da. “Violento” ezjakintasunak sortzen duen biolentziari buruzko abestia dugu. “Bienvenidos” Malaya operazioaren inguruko ikuspegi kritikoa da. “Dioxido de cabrones” kantuak lotsarik gabeko munduaren deuseztapena aurpegiratzen dio gizakiari. “Yankie go home” AEBetako armada inperialistak XXI. mendean urratzen dituen Giza Eskubidei buruzko gogoeta da. Diskoa Madrilgo Oasis estudioan grabatua eta nahastua izan zen 2009ko Neguan Boikot taldeko Kosta Vazquezen eta Andres de Marcoren eskutik.. Componentes: HATXAZO: kitarra eta ahotsak COCO:baxua eta ahotsak JAVI: Saxo Tenorea ELIAS: Tronboia PETER: Trompeta DOMMER: Batería SERGIALES: ahotsa eta kitarra. Contratación: ROMPERECORDS: romperecords@gmail.com 916335122. Contacto: www.myspace.com/salidanula