akatuphoenix

AKATU:PHOENIX

6,00 €

10 stockean

Kategoria:

Produktuaren deskribapena

Akatu duela jada urte batzuk Iruñan jaiotako taldea da, “Guda Garaia” izeneko talde baten errautsetatik. 2004ean lehenengo maketa kaleratu zuen, iruñerrian zehar zenbait kontzertu eskeini ondoren, Artikako “El Sotano” estudioetan grabatua izan zen, Iker Piedrafita soinu teknikari lanetan. Sei kantaz osatutako lana izan zen. Harrera oso ona izan zuen entzuleen artean, hala nola komunikabideetan. Lan horri esker Euskal Herri osotik aurkezpen bira bat egitea lortu zuten, 2005eko udan beste kantu bat grabatuz (Aisialdirako Trena) “Gaztesarea-Xirikak” kaleraturiko bilduma baterako. Zenbait maketa lehiaketa irabazi eta gero (Gasteizko txosnak, Larragako Koponrock edo Kalesound lehiaketa) 2006an lehenengo lan luzea kaleratu zuten, “Utopiaren indarra” izenburupean, Fer Buitraker soinu teknikaria izanik, eta “Eremulauak” disketxeak kaleratuta. Webgunetik doan jaitsi ahal izan zen (oraindik ere “downloads” atalean libre duzu jaisteko, Akatu taldeak grabatutako lan guztiak bezala), horrek talde bezala ezagunago egitea lortu zuen, 60 kontzertu baino gehiago ematera helduta Euskal Herri osotik zehar. Taldeak 2008ko Durangoko azokan kaleratu zuen bere bigarren disko luzea: “Kateak”, uda bitartean grabaturikoa, Miguel Aizpun teknikaria izanda, Zizur Nagusiko “MAV” estudioetan. Soinu eta estilo aldaketa bat eman zen, musika gogorragoa jorratuz. “Betaurecords”, taldeak sortutako zigilu propioa izan zen kaleratzearen arduradun, eta “Gor” disketxe nafarra, distribuzioa egin zuena. Diska Creative Commons lizentziapean argitaratu zen. 2009. urtean taldeak “Villa de Bilbao” lehiaketan bigarren saria lortu zuen metal sailean, baita Euskal Herriko talde onenari ematen zaion saria eskuratu zuen. Orain, 2011. urteko urrian, “Phoenix” izenburu daukan hirugarren lan luzea kaleratuko du, aurreko formula errepikatuz. “MAV”, “Betaurecords”, “GOR” eta “Creative Commons” lizentzia duelarik.

Ibai Iriarte – Ahotsa Jon Basaguren – Ahotsa Iker Fernandez – Bateria Aritz Garzes – Gitarra Patxi Goñi – Gitarra Ibai Perez – Baxua Imanol Azkona – Djembe/Kongak