JARRERABIDEADAazalatxikiweb

NAHIAK NAHI: Jarrera bidea da

8,00 €10,00 €

Clear

Produktuaren deskribapena

Nahiak Nahi

 

                           G-770-CD NAHIAK NAHI: Jarrera bidea da

Nahia Ojeta Burlatako (Nafarroa) musikari familia bateko bigarren belaunaldiko kide dugu. Bere aitak, Patxik, orain dela urte zenbait Mugre eta gerora Viejo Taylor taldeak sortu zituen. Bere osaba-izebek, Iñakik, Juanjok eta Arantxak, beste talde andana batean parte hartu izan dute. Zerrenda honetan aurki ditzakegu Bunker Band, La Venganza de la Abuela (El Drogas-ekin), La prima Janis, Reina Flower, Leña al mono eta abar.

Nahia, NAHIAK NAHI taldeko burua, bere aitarekin batera Viejo Taylor taldeko bateria izan da. BONIrekin (exBarricada) ere batería jotzen aritu da, orain dela hiru urte penintsula osoan zehar eginiko azken bi diskoen biran. Tartean, Nahiak gerora Iruñerriko taberna eta peñetan kitarra akustikoarekin kantatuko zituen melodiak zituen barnean.

Aurtengo uda eta udazkenean zehar, Rubén Mantilla (Kerobia, The Icer Company), Iñaki Pulido (Hibakusha, Attikus Finch, Governors), Iñaki Santos (Hibakusha, Swingaraia) eta Jaitxo Segura (Enemigos Intimos) taldekideekin batera disko berria prestatu du: “Jarrera Bidea da”. Diskoan Nahiaren ideiak eta abestiak zehaztu egin dituzte, oraingoan pop rock indartsu baterantz bideraturik. Diskoan Arkaitz Ezkaik, Chica Sobresaltok eta Adrián Vallejok (MUSIIKKI estudioko teknikariak) parte hartu dute. Iker Morenoren diseinu fin eta garbiak borobildu du lan hau.

Melodia onak, freskotasuna galtzen ez duen interpretazio trebea eta euskal musikan originala suertatuko den abeslariaren erregistro eta estiloarekin dator taldea.

 

 

Informazio gehiago

Euskarri

CD, MP3