G675CDdirectoalosguevo

LENDAKARIS MUERTOS: Directo a los Güevos (CD+DVD)

6,00 €12,00 €

Clear
Kodea: G675 Kategoria: , ,

Produktuaren deskribapena

Bere hizkiengatik eztabaidak sortu izan dituen (baina zuzenean eztabaidaezina den) taldearen konstantzia uzteko momentua iritsi da. Zuzeneko hau jaso izan du Urriaren 23an eta 24an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan grabatutako Cd+Dvdak.
“Directo a los güevos” Lendakarien emanaldi baten isla fidela da. Milaka jarraitzaile dauden eta inprobisatzea oso zaila izaten den kontzertu ireki bat aukeratu ezean, areto batean grabatzea erabaki dugu, ehunka lagunekin batera.
Lendakarien ibilbidean laugarrena den hau arrakasta bilduma bat dugu, honenbestez ez du abesti berririk jasotzen. Hogeita hemeretzi kantu potente geldiunerik gabe eta bata bestearen atzean jasotzen ditu diskoak. Dvdaren irudiek argi uzten dute taldeak zuzenean transmititzen duen indarra, Aitorren ahotsetik ironia dariolarik etengabe.
Kritika onak eta txarrak egongo dira, jakina, baina XXI. mendeko gazteleraz kantatzen duen punk talderik esanguratsuenetarikoaren zuzeneko indarraren aurrean inor indiferente ez geratzea espero dugu.
Taldekideak: Aitor Lendakari (Ahotsa), Asier Lendakari: (gitarra, koroak), Jokin Lendakari: (baxua, koroak), Potxeta Lendakari (bateria, ahotsa).
Iraupena: 80 min
Hogeita hemeretzi kantu
Grabaketaren soinu teknikaria: Aitor Ariño
Nahasketen teknikaria: Alberto Porres
Bideoaren errealizazioa eta muntaketa: Aitor Lendakari
Produkzioa eta Koordinazioa: Marino Goñi
2009ko Urriaren 23an eta 24an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan grabatua
Airteera data: 2009-12-1

Informazio gehiago

Euskarri

CD+DVD, MP3