G720hitza

ALTXATU:Hitza

6,00 €8,00 €

Clear
Kodea: 0G720 Kategoria: , ,

Produktuaren deskribapena

IKARAGARRIA. Burura datorkidan hitz bakarra da behin grabaketa eta nahasketa lanetan Iruñeko K EstudIetan hiru gazte nafar hauekin partekatu ditudan bi aste hauek pasatu eta gero. “Altxatu” lehen Cda editatu eta urte batera bakarrik, jadanik hamabost abesti berri zituzten, grabatzeko prest. Estudiora iritsi eta, nahiz eta gazte-gazteak izan, 16, 16 eta 15 urte, dena argi zegoen, dena zehatz eta sendo. Ikaragarria, besterik gabe.
Honako “Hitza”n letrei eta kontatzen dutenari eman diote garrantzia. Euskaraz eginiko hamahiru abesti, gaztelerazko bat; „Sé tú mismo”, eta hitzik gabeko bat, „Arroilan txistuka” danbadaren ostean. Baina testuari eman dioten garrantzi horrek ez dio musikari kalitaterik kendu. Bizia, indartsua eta bolumen potentearekin entzutekoa.
Diskoa indartsu hasten da akople batekin, eta potentzia igotzen jarraitzen du segundurik gelditu gabe. Horrela abesti guztiak, itsatsita. Telebista, makailua, herri bateko pertsonaia tipiko, lotsagabe edota gezur mediatikoen kontrako kritikak, kuadrilari, asma dutenei, utzi gintuztenei, aniztasun sozialari edota ibilaldi lasaiei egiten dieten omenaldiekin nahasten dira.
Hau guztia gustu musikal handiarekin jotzeko eta kantatzeko duten eran, gainontzeko taldekideekin partekatutako koroekin eta moldaketa helduekin duten adinarendako. Beraien armarik onena: musika eta hitza. Garrantzi handikoa izan da ahotsean eta gitarran “Sé tú mismo” kantuan lagun izan duten Javiero “Vendetta” Etxeberriaren kolaborazioa.
ALTXATU: Ibai, Iker eta Julen Irunberritik datoz (Nafarroa), talde andana bat enseatzen dabiltzan eta jotzeko eta ongi pasatzeko gogo handiak dituzten zonalde batetik. Haiek jada honetaz disfrutatzen ari dira.

Informazio gehiago

Euskarri

CD, MP3