G651ilunago

LEIHOTIKAN: Ilunago ederrago

4,00 €6,00 €

Clear
Kodea: G651 Kategoria: ,

Produktuaren deskribapena

Ilunago, ederrago; izenburu iradokitzailea daraman Leihotikan talde iruindarraren lan berria kalean dugu jadanik, beraien laugarrena alegia.
Musikalki, disko honen edukiei erreparatuz gero, abiadurak nahiz ahots doinuek jarraitzen dute kantuen ardatz izaten; hala ere lan berri honetan ohi baino instrumentazio handiago aurkitzen dugu
Disko hau 2006ko otsailaren 13tik 26ra Iruñeko K estudioetan grabatu, nahastu eta masterizatu zen, teknikaria Alberto Porres izan zelarik.
-Ekoizpena: Marino Goñi eta Leihotikan.
-Diseinu grafikoa: Euskalgraf.
-Promozio argazkiak: Lander F. Arroiabe.
-Kantu guztiak Leihotikan taldearenak dira, “No oirás” eta “Korapilatuak” izan ezik. “No oirás”: Ezin Izan taldearena. “Korapilatuak”: doinua herrikoia eta hitzak Iñigo Ibarrarenak.
Disko honetan parte hartu duten lagunak:
– Xabier Fernandez (Kerobia): ahotsa “Industriapean alokatuak” kantuan .
– Jule Goñi: ahotsa “Ilunago, ederrago” kantuan.
– “Zure soineko urdina” kantuan: Rubén Anton: tronpeta ,Guillermo Irigaray:      tronboia, Kike Arza: haize moldaketak.
– “Korapilatuak” bertsoan: Iñigo Ibarra: ahotsa, Pello Belaskoain: tronpeta, Mikel Mundiñano: trikitixa, Iñaki Mundiñano: panderoa eta Alberto Domingo: koroak

Informazio gehiago

Euskarri

CD, MP3