G618enzugzwang

BIZARDUNAK: En Zugzwang

4,00 €6,00 €

Clear
Kodea: G685 Kategoria:

Produktuaren deskribapena

Euskal lurraldeetako kontzertuetan barna ibiltzen direnei ez zaie talde honen izena berria egingo. Hala ere, BIZARDUNAKen ibilbidea nahiko motza da, pasa den urteko maiatzan hasi baitziren kontzertuak ematen.
Urte eta erdi batean, BIZARDUNAKek ibilbide meteoriko bat burutu du, izan ere, bi CD eta CD single bat grabatu dute eta zapaldu izan dituzte, beraiek ere ez dakite, ehun eskenatoki baino gehiago.

Ez dut esango zein estilo mota jotzen duten ezta zeintzuk diren haien bertuteak ere, izan ere, hau guztia eskuragarri dago interneten klik eginez gero.
Esan beharko dugu, hori bai, folk irlandarraren eremutik abiatzen den talde bat dela, euskaraz eta zenbaitetan gazteleraz kantatzen dutela eta guztiaren kontra ekiten duten ereseki pizgarriak kantatzen dituztela.

En Zugzwang beraien bigarren diskoko izenburua da. Izenburua entzun nuenean, pentsatu nuen izen gaeliko bat izango zela. Akatsa. Adierazpen honek  xakeko jokaldi jakin bati egiten dio erreferentzia, zeinetan jokalariak, edozein  figura mugituko badu ere, bere egoerak okerrera eginen baitu.

BIZARDUNAKen bigarren disko hau, hala ere, izenburuak esan nahi duenaren guztiz kontrakoa da. Lehenengo diskoan bertsio andana bat osatu zituzten eta, bigarren honetan, baldar galantak izan arren, konposatzaile eta interprete onak ere badirela demostratu baitute. Beraz, zaila izango da jokaldi honek partida galdu eginaraztea. Cd hau osatzen duten hamairu abestiek norberak egoera animiko bakoitzari abesti egokia aurki diezaioken altxorra osatzen dute.
BIZARDUNAKekoak bestelako artista euskaldunek bisitatu izan duten eremua esploratzen ari dira, baina hala ere, Bizardunaken egiteko era hau berria da inguru hauetan. Entzulegoak, haien entzulegoak, hau guztia kasik instintiboki errekonozitzen du.

Informazio gehiago

Euskarri

CD, MP3