G676egunarekin

LAUROBA:Egunarekin

4,00 €5,00 €

Clear
Kodea: G676 Kategoria:

Produktuaren deskribapena

…Egunarekin iritsi da Laurobaren diska berria. Aurrekoan gaueko istorioak kontatzen bazizkiguten, diska berri  honetan bi aukera daude, edo formaldu egin dira , eta lo sakon batek dakarren deskantsu eta freskotasunaren ondorio dira abesti hauek, edo berriz ere gaua luzatu egin zaie, eta egunak harrapatu bitarteko ordu horiek, disko bat osatzeko haina ideia eta bizipen eman dizkiete.  Edozein aukera izanda ere,  13 abesti fresko eta zuzenez osatuta dago Lorentzo Recordsen  grabatutako  talde Donostiarraren lan berri hau. Aurreko diskaren ildo beretik datoz  jorratutako gaiak,  maitasuna (Egunarekin, Muxu batekin, Beldurrik gabe…) eta umorea ( Nire bizilaguna, Gu, Eskerrak irten nintzen…) ez dira falta bigarren lan honetan ere.
Kolaborazio batzuk izan dituzte lan honetan ere bai. Alde batetik Organiks taldeko Fredi Pelaezek maisuki  grabatu ditu  hammond,  rhodes eta sintetizadoreak  bere Beasaingo Pottoko estudioan.  Kerobiako Xabi Bandinik ahotsa grabatu du  “Mugak Itxita” abestian, Shakirekin batera, eta Laida eta June iturriak ere ahotsa grabatu dute “eskerrak irten nintzen” abestian ( “Ez nintzen irten behar”  aurreko diskako kantaren jarraipena).

Informazio gehiago

Euskarri

CD, MP3