hesianborrokatu

Borrokatu Irabazi

8,00 €

Kategoria:

Produktuaren deskribapena

Beraien lan berriaren izenburua izateaz gain, taldearen ibilbidean azkenengo hilabetetan gertatutakoaren isla izan daitekeela esatera ausartuko ginateke baita ere. 2008. urtean “Herriaren Oihua” (GOR 2008) diskoarekin Euskal Herriko bazter guztiak astindu eta 130 kontzertu eskaini ondoren, zuzenekoak uztearekin batera, taldeak bere egituran aldaketei eusteko paradan aurkitzen du bere burua. Egoera honen aurrean, horixe da taldeak erabaki eta lortu duena: Borrokatu eta Irabazi. Hementxe duzue emaitza. Hamaika abestik osatutako disko adoretsua. Aurreko lanetan bezala, amorrua eta itxaropena islatzen dute abestiek, oinarri gogor eta azkarrek doinu kantagarriak sostengatzen dituztelarik. Hastapenetatik markatutako norabidea jarraitzen du taldeak, aldaketa esanguratsuak gehitu dituelarik. Zalantzarik gabe, disko hau aurrerapauso garrantzitsua da taldearen soinua eta izaeraren sendotze bidean.. Diska berri hau, 2010eko maiatza eta ekaina artean Haritz Harreguyren eskutik grabatu eta nahastua izan da Usurbilgo Higain estudioan. HESIAN taldeak autoekoiztu eta autoeditatu du Creative Commons lizentziapean.