bonbereneasufle

Bonberenea Sufflé

4,00 €

Sin stock

Produktuaren deskribapena

Plazer bat da edonorentzat Bonberenea gozotegian sartu eta autogestioaren labean egindako suffle berezi eta zaporetsuak probatzea. Sei mota ezberdinetan banatu eta gosea sortarazten duen kutxa batean aurkeztu eta kaleratzen dituzte. Laister konturatuko gera aldi honetan ez dela izango dastamena erabiliko dugun zentzua, hori uste badugu ere. Gaileta bai, plastikozkoa eta jan ezin dena. Dvd erreproduktorean sartzerik besterik ez daukagu eta gure ametsetan desiatu ditugun goxotasunak bertan ikus eta entzungai izango ditugu. Liburuxka eder bat dator erabilitako lehengai eta osagaiekin. Benetan garrantzia haundikoa da Bonbereneak oraingoan ekartzen digun labekada zoragarri hau. Ez bakarrik desiatutako amets gozoak, elkarlanean, lagun artean, autogestioan aurrera ateratzeagatik, euskal musikari egiten dioten aportazio zoragarri eta handiagatik ere. Euskal Herriko diskoetxe gehienek kaleratu nahiko zuten dvd ikaragarri hau, ez bakarrik salmentengatik, baizik euskal musikak ez duelako hain garrantzizkoa den taldeen bilduma irudietan kaleratua dagoenik eta hori ospea ere ematen duelako. Baina Bonbereneak ez du hemen bakarrik bere sona lortzen, egunerokotasunean, taldeekin apostu fidel eta txikietan “Bonberenea ekintzak” delakoan, talde ezberdin eta minoritarioei diskoak kaleratzen eta zabaltzen. Bonberenean ospea ez dator hau bezalako lan profesional eta duina osatzeagatik, azken 6 urteetan egin duten lan txukun, argi, garbi eta eredugarriarengatik baizik. Eta jakinda dena hobetu daitekela. Nork ez du ezagutzen Euskal Herrian Bonberenea? Bai musika, gazte antolakuntzan eta elkarteen esparruan ia denak dute adibide Tolosako gaztetxea. Beraien herrian eta eskualdean erreferentea bihurtutako autogestioaren gestioa, ideiez jositako etxea, ametsak egia bihurtzen diren lekua. Okupatutako etxea, bizirik dagoena eta horrela jarraitzea espero duguna, ikas dezatela beste batzuk nola gizartea errotik alda daiteken pausoz pauso, abestiz abesti, hitzaldiz hitzaldi, antolakuntza antolatzen. Nola pentsatu, aztertu eta gauzatu egunero sortzen diren erronkak bizibaldintzetan, aisialdian eta elkar ezagutzan? Bonberenea da eredua. Dvd honen irudiak Bonberenean bertan grabatu eta nahastuak izan dira, helduak diren gazteengatik. Jadanik gure belarriak somatzen hasiak dira audioaren kalitate nabaria, argi adierazten duena Karlos Osinaga “Txap” eta “Maikel” hemendik dabitzala gozogile mantala lepotik lotua. Kantu gehienek aho bete hortz uzten gaituzte uneoro. Kafea eta azukrea bezain mingotza eta goxoa diren abesti aldakor eta indartsuak, geroxeago lasaiak eta eztiaren parekoak. Bertako lehengaiekin egina. Beste dvd lan batzuekin alderatuz lehen ikus-entzunaldian zapore guztiak igarriko ditugu. “Bonberenean Suflea” ez da askotan probatu behar den zukua, lehen zurrutadan maiteminduko gera bere aniztasun, ñabardurak eta ehundurarekin, iñoiz ez du betetzen, asetu arte jan daiteke baina iñoiz lehertaraziko ez gaituena. Gutxi izan bada berriz kutxa ireki eta…