G680gorakada2.0

AURTENGO GORAKADA 2.0 – Askoren artean

4,00 €

10 stockean

Kodea: G680 Kategoria: , , ,

Produktuaren deskribapena

Beste behin ere, gure errekopilatorioaren bitartez GORren lantzen dugun musikaren gainera arreta deitu nahi dugu. Gure Aurtengo Gorakada bildumako hamaikagarrena da, hala ere, Gorakada 2.0 izendatzea erabaki dugu, bere difusioa ez baita izanen euskarri fisikoan, digitalean baizik.

BIZARDUNAK:   Ardo gorri Naparra
Bigarren CDa izango dena prestatzen ari diren bitartean (GORrek Azaroan kaleratuko duena), hona hemen diskoko aurrerapen bat, taldearen kontzertu supiztaile batean grabaturikoa. Ardo gorri naparra abestia dugu, nafartarron bertsio berezian.

VENDETTA: Soy de barrio
VENDETTAk iaz kaleratutako Cda aurkezten jarraitzen dute entzulegoarengan arrakasta handia izanik. Lehen Cd honetatik single berri bat atera dugu, Soy de barrio, taldearen beentako printzipio-aitorpena, mestizaia eta kulturen arteko nahasketarekiko afizioa argi uzten dutelarik.

THE SPARTEENS: Jo ta ke
Orain dela urte bat hasi ginen Douglassek eta Mariederrek zuzentzen duten iparraldeko talde honi buruzko lehen singleak ezagutzen. Jo ta ke oso adibide ona da rock euskalduneko eta internazionaleko arrakastak ye-ye filtro batetik pasa ostean sortzen duten musika nolakoa den ideia bat egiteko. La Polla, Su Ta Gar, Nirvana edota Faith No More bezalako taldeak pasatu izan dira, besteren artean, twist-irabiagailu honetatik.

MEMO:  Un idiota en el sol
Memo gutxinaka ezaguna izaten hasi den punk taldea dugu. Un idiota en el sol lehenego diskoak (La alegría de molestar GOR) ezkutatzen duen abesti onetako bat da. Punka letra zentzuzkoekin eta energia askorekin joa.

MANTISA: Zoritxarrez irribarrez
Hardcore melodikoaren mugetatik abiatuz, Zarauzkoak estilo berrietara irekitzen dira eskenatokian indarrik galdu gabe. Zorritxarrez irribarrez udaberrian GORrekin kaleratu zuten lehenengo diskotik ateratako lehen singlea dugu.

LAUROBA: Mugak itxita
Mugak itxita LAUROBA taldearen bigarren diskoa osatzen duten abesti onetako bat da. Honakoan Ikerrek Kerobia taldeko Xabirekin partekatu zuen mikroa altxor bitxia abesti forman uzteko. „Egunarekin diskotik ateratako abestia, 2010 urte hasieran editatutakoa.

ELECTRIC RIDERS : Letting it shine
Zaldun elektriko hauek ez dira hasiberriak. Oraingoan The Trial beraien azken diskotik ateratako Letting it shine abestia dakarkigu, GORrek pasa den udaberrian editatu zuena. Electric Riders rock psikodelikoaren mugen barna dabil eta beraien izenak gogor jotzen du musika honen zaleen zirkuluetan.

121 dB :  Desviant les mirades
Assaig/Error valentziarrek GORrekin kaleratu duten bigarren lanaren izena da. Haien lurraldean sari andana batekin errekonozituak izan ostean, Països catalansera saltoa emateko prest daude. Desviant les mirades beraien testuetan eta musikan azaleratzen den lirismoaren adibide ona da. Hirukoteak diskoaren aurkezpen bira bukatu berri du eta beraien hirugarren lana prestatzeko asmotan dago.

SALIDA NULA: Como vinimos al mundo
Madrilgo ska talde honek hurrengo diskoa GORrekin editatuko du Irailean. Aurrerapen moduan aukeratu izan dugun abestiak diskoaren izen bera darama. SALIDA NULA taldeak momentuko ska egiten du gazteleraz. Zuzeneko potenteak izanda, diskoa ere abesti kantagarri eta dantzagarriz osatutako bildumatxoa da.