elbereth

ARIMAK PIZTURIK DIRAU

8,00 €

Kategoria:

Produktuaren deskribapena

Gure bigarren lana ARIMAK PIZTURIK DIRAU, Zizurgo MAV estudioetan grabatu degu Miguel Aizpun teknikari genuela (KOMA, Akatu). Diskak 10 abesti gehi sarrera berezi bat izango ditu. Melodiaz beteriko 10 abestietan denetarako lekua dago; doinu gogorrak, melodia lasaiak, … Bateria aldaketa izan dugu. Etxebe bateriak lan txukuna egin du, Enekoren aldetik estilo desberdina duen arren, abesti berrietara sekula baino hobeto moldatu da.Enekok, bateria jotzeari utzi arren, ez du taldea utzi eta maketazio lanak berean izan dira. Beste behin ere lan ikaragarria egin du, oso iluna! Kolaborazio berezian ere badaude: Xamber hirukotea, Gaueko Arimak eta Iraganaren Doinua; Brigi (KOMA), Itzalak lehioetan; Abel (KALEAN), Sinismen Galdua. Diska aurkezteko gogoz gaude ! Kontaktua: elberethtaldea@hotmail.com / 646 24 75 75 (Legor)