Manolo KabezaboloManolo Kabezabolo kantautore punka da, halakorik bada. Izan ere, hamaika talde kitarrero nahiz banda jendetsu ikusiak ginen, baina sekula ere ez kantautore punkirik, Zaragozako Manolo Kabezabolo ezagutu genuen arte. Lehen diska, ospetsuena izan zena, GORekin grabatu zuen 1995ean (“Ya hera ora”), bertan bilduz iparraldeko taberna guztietan jotzen zituen kantak. Ikaragarria izan zen hura. Ondoren beste hiru lan grabatu zituen BOArekin “La nueva mayoria” (1997), “Resina, agua y ajo” (1999) eta “2001, la Odisea va despacio” (2001). Lehenengo diskaren ondoren Manolo Kabezabolo y los que se van del bolo izena hartu zuten.