MallacanDuela 14 urte baino gehiago sortutako banda, MALLACAN Aragoiko musika panoraman ongi errotutako talde sendoa dugu. Estilo anitzak nahasten dituzte euren kantuetan (rocka, reggaea edota ska esaterako), baita musika tresna ezberdinak ere, hala Aragoiko tradizionalak (boto dultzaina eta gaita) nola bestelakoak (perkusioak, eskusoinua edo metal-haize instrumentuak).Gai guzti hauen nahasketatik emaitza paregabea atera dute, tinkoa bezain irekia eta zabala, eta honi esker estatu mailan mestizaian oinarritutako taldeen artean erreferentea dugu egun. Zuzeneko emaldi ugari eman dituzte estatu barruan zein kanpoan, besteak beste Viña-Rock, Pirineos Sur edo Pyrenne festibaletan. Mallacan taldearen diskografia zuzenean grabatutako maketa batek eta estudioko bi diskoek osatzen dute. Orain lan berri hau aurkezten digute: “PAIS ZIERZO”, Zaragozan grabatua, Bizkaian nahastua eta Nafarroako GOR diskoetxeak kaleratua.. Componentes: -Ferrán: Ahotsa eta kitarra -Sito:kitarra -Arturo: Jaz -Mario:kitarra apala -Alex:Tronboia, perkusioak eta koruak -Edu:Tronpeta -Jandro:Teklatuak, eskusoinua, Aragoiko boto donzaina eta gaita. Contratación: STOP PRODUCCIONES Santa Isabel 11 entrlo. dcha A 50003-Zaragoza 976-299638. Contacto: www.mallacan.org