LEIHOTIKAN

LEIHOTIKAN talde mota berezi batetakoa da: beren gustua eta fideltasunari lehentasuna ematen diote estilo baten aurrean, arrakasta errazaren aurrean, zaila bada ere arrakasta hori lortzeko amore eman dezaten.

LEIHOTIKAN Hardcore melodikoa euskaraz egiten duen talde urri horietako bat da. Haien abestiak ezohizko xarmaz beterik daude, bai musikan bai hitzetan, eta bere osotasunean Patxi Mercero kitarrajoleak konposatuak dira, musikari zein poeta bikaina.

“Punk” zaharra urteen poderioz nazioarte mailan estilo arrakastatsua bilakatu da (Bad Religion, NOFX, Offspring, etc.); herri mailan, ordea, oihartzun eskasa lortu du.

LEIHOTIKAN, beren lehen diskarekin, zaletuen ez-ulertzearekin apurtzea lortu zuten, eta bigarren honekin beren lanaren uzta biltzeko asmoa dute.

Hardcore melodikoaren nolabaiteko jarraitzaile garenok, zinez pozten gara taldearen ibilbidea aurrera jarritzen duela ikusita, izugarrizko diska berri eta zuzeneko emanaldi indartsuekin. Marino Goñi.