LatexGasteizko taldea da, batez besteko adina 25 urtekoa duena. Latex izenez 97an hasi ziren jotzen, lehenago beste izen batez ibili ba ziren ere. 98ko azaroan hasi ziren beren lehen grabaketan, “Más allá del orgasmo”, Gasteizko El Pez estudioetan. Lehen diska hark gaztelaniaz eta ingelesez kantatutako hamaika gai biltzen ditu, eta Vallecasko Potencial Hard-Core zigiluak eman zituen argitara. 2004an, berriz, “No hay raza peligrosa” bigarren lana aurkeztu zuten, hiru urteko sortze lanaren emaitza. Estilo bakarrean definitzen gaitzak diren hamabi gai eman zituzten bertan, Hardcore eta Punkaren eraginak argiak diren arren.