KING PUTREAKKING PUTREAK 1995ean sortu zen, performance poetikoa jorratzen zuen talde baten itxuran, Babas eta Turronen idazlanei eta Panta kitarjole eta programatzailearen melodia esperimentalei geriza ematearren. Kitarra elektriko bi, errezitatzaile bi eta oinarri pregrabatuak: ez-ohiko formazio honen babesean aritzen dira King Putreak, forma anitzetako mapa erritmikoak margotzen: tangotik hasi eta rock´n´roll-era, sasi trip-hop-etik kalifika ezinezko folkera…

THE VIENTRE-k edertasun harrigarriko kanta akustikoak egiten ditu, xumetasun itsaskor berezi batekin; abesti berehalakoak eta bakunak era berean, gerraosteko kantugileen kutsu horrekin, Brassens batetik hasi eta La Mandrágoraraino. 1993ko punk garratzenean sortuak, The Vientrekoek azkar lortu zuten ondo merezitako ospea Madrilgo okupen zirkuituan, beraien zuzeneko sutsu eta zalapartatsuei esker. (GOR, 2000).