KerobiaKEROBIA taldea 2001 urtean sortu zen, Iruñean, Mikel (bateria) eta Xabik (kitarra eta ahotsa) “Suhar” desegin zutenean. Egun German (teklatuak) eta Karlos baxujoleak osatzen dute laukotea. Pasa den urtean Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketaren sari nagusia irabazi zuten eta ordutik hainbat kontzertu garrantzitsu jo izan dituzte. Urte osoa lokalean igaro ondoren, Kerobiak lehendabiziko diskoa kaleratuko du Urriarekin batera, GOR diskoetxearen eskutik. Musikalki hunkigarria da oso Kerobiaren musika, akorde eta armonia sakonez hornitua. Tenpo-erdiko kantuak dira nagusi, teklatuek eta korda laukote zein tronpetekin aberastutako pop-rocka landuz. Muse, Him, Coldplay edota euskal rockaren izen garaikideak datozkigu gogora (Berri Txarrak, P LT), baina Kerobiak lehen lan honetan nortasuna erakutsi digu beste edozeren gainetik. Letren aldetik, Xabi abeslariak poesiarako grina agerian utzi du, etsipen puntu nabari batekin. “KEROBIA” diskoa Iruñeako K-Studios-en grabatu da, Alberto Porresen eskutik. Euskarazko 10 kantu berri dira, Marino Goñi eta Jotak ekoitziak eta beste batzuen artean hainbat kolaborazio bildu dituzte: Gorka Armendariz (Leihotikan) eta Gorka Urbizu (Berri Txarrak). DISKOGRAFIA:”Kerobia” (GOR-2004), “Rose Escargot”(GOR-2.006), “Materia organikoa eta gainerakoak” (Y las ardillas mágicas -2008), “Papera eta kartoia” (Y las ardillas mágicas -2009), Ontziak ( Y las ardillas mágicas-2010, SUPERNOVA ( Y las ardillas Mágicas 2012). Componentes: Xabi:Ahotsa, gitarra Alberto: baxua Txabas: teklak Mikel:batería, koroak.