• Biografia

KEN ZAZPIKEN ZAZPI taldearen proiektua 1996. Urteko udazkenean jaio zen Gernikan J.M. Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatua. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako “Aurtengo GORakada, 1”-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN 7 izenburupean. Hauen lehen lana 2001eko maiatzan aritaratu zen, “Atzo da bihar” izenburupean. Urte hartako boom diskografiko eta radiofonikoa izan ziren. 2003an euren bigarren lana, “Bidean”, grabatu zuten, eta entzute handia erdietsi zuten, bai musikazaleen aldetik, bai komunikabideen aldetik ere. 2005ean beren “umplugged”a grabatu zuten, estudioan zuzenean grabaturiko kanta zahar eta berriez. “Gelditu denboran” bataiatu zuten hura, eta bitxikeria gisa bi kanta grabatu zituzten katalanez, inguru haietako jendearentzat.

Partaideak: Eñaut: ahotsa eta kitarra – Beñat: kitarra – Fresko: batería – Igor: baxua – Iñaki: teklatuak.