Kaotiko

Aguraingo (Araba) taldea La Polla Recordsen sostenguarekin hasi zena. Oinordekorik onenak dira, abestiei pertsonalitatea gehituz. Punk-rock adrenalina askorekin. Kaos Etiliko izenarekin bi Cd kaleratu ostean, KAOTIKO osatu zuten, honela estatuko punk-rock talderik garrantzitsuenetakoa bilakatuz. Haien kontzertuak festa handia dira eta bere jarraitzaileak oso fidelak dira. Haien azken diskoa, GORrekin editatua, CD-DVD bat da Gasteizko zuzenekoa jasotzen duena. Bizitasuna, Kaña eta giro onez beteriko diskoa.