JOUSILOULIGipuzkoako Pasaia-Lezoko zonaldea da erabat pertsonala den talde honen sorterria. Jousiloulik interpretatzen zuenaren oinarria rap-metala zen, baina haien eklektikotasunak bide ezberdinetatik eraman zituen zirikatzeko helburu bakarrarekin. Taldearen formazio tipikoari Dj bat gaineratu zioten zuzenean scratchak eta grabazioetako sekuentziak erreproduzitzen zituena. Bi disko utzi zizkiguten, zeinean sormena eta absurduarekiko zaletasuna nabariak diren Matxet, abeslaria, ziuraski azkarren kantatu izan duen abeslari euskalduna izan da.