HyssopusMuturreko metal musika egiten zuen talde honek bi diska grabatu zituen larogeita hamarrekoen amaiera aldean. Taldekide bakar bat ere ez zen, artean, hogei urtera iristen, lehen diska grabatu zutenean. Bizkaitik sortu ziren Hyssopus eta euren zuzeneko emanaldiak latzak izaten ziren. Belaunaldi bereko beste talde askoren antzera, bizi laburra izan zuten, eta banatu ondoren taldekideak bestelako musika esperimentuei lotu zitzaizkien.