• Biografia

Exkixu

Gernikako taldeak euskal panoramaren barruan arrakasta paregabea lortu zuen 90. hamarkadaren lehen erdialdean. Abesti sendo eta zuzenak Alexen ahotsean ospera eraman zuten faktoreak izan ziren. Beraien rock sendoa intrumentu folklorikoez lagundu zuten: alboka, tritikixa, bertsolariak… honela izaera propioa sortuz. Bereizi eta gero, taldekide ohi zenbaitek milurteko hasierako talderik garrantzitsuenetako parte izan ziren, hala nola, Ken Zazpi edota Gatibu. Exkixuk bi disko besterik ez zituen grabatu, eta biak GORrekin. (‘Exkixu’ –GOR 1993- eta ‘Gaua heldu orduko’ –GOR 1995-).