Electric Riders 90.hamarkadaren amaieran psikodeliaren berpiztea bultzatu zuen talde espainiarren belaunaldiaren parte dira (hori baino lehen beste ahalegin bat egon zen  Blue Bus, Soul Bisontes edota Kozmic Muffin taldeekin). Esan bezala, haiek, Mermaid, Fuzz machine, Viaje a 800 edota fooz bezalako taldeekin batera geroago etorriko liratekeen talde askori bidea ireki zioten. Hala ere, rock psikodelikoa ez da oso musika mota emankorra izan Espainian, bestelako musika estilo batzurekin konparatuz gero. Eta eskasia honen barruan, gutxi izan dira Electric Riders taldeak aldaraziz joan izan den soinuaren bidetik joan izan diren taldeak, psikodelia argitsu eta melodikoaren nahasketa horrekin, 60. hamarkadako mendebaldeko kostako oinordeko izan dena eta baita 70. hamarkadako rockarena ere. Haiek, 3 disko kaleratu ondoren, jadanik erabateko kultu-talde bat dira rock psikodelikoaren maitaleendako. Gutxinaka ere maila internazionalean toki bat lortu dute. GOR Diskoetxearekin “Trial” diskoa grabatu dute.

electricriderstxiki