EkonArrasateko talde ikusgarria zortzi lagunek osatzen zuten, 2003an banandu ziren arte. Euren estilo metalikoa ñabardura ezberdinen bitartez janzten zuten -neska zein mutilen ahotsak, sanplerrak…-, hala diskoan nola zuzenekoetan, non ikuskizuna asko zaintzen baitzuten. EKON-en hirugarren eta azken lana GOR-en eskutik etorri zen, ‘Salatzen dut’ izenburupean. Banaketaren ostean Fjord edota Gose bezalako proiektuak etorriko ziren.