¡CÓRTATE EL PELO!

Nafarroako rocka 60. hamarkadan

Lanaren helburua 60. hamarkadan Nafarroan sortutako musika mugimendua gaur egunera ekartzea da.Lana garaiko nafar taldeetako kideei eginiko elkarrizketen bitartzen artikulatzen da. Musikariez gain, garai hartan komunikabideetan edota kontzertu aretoetan lan egiten zuten pertsonek zein bestelako musikazale espontateoek osatzen dute gonbidatuen zerrenda.

 

61-conjunto-oasistxiki

Dokumentalak Nafarroako gizartearen hamarkada honetako zenbait ezaugarri ezagutzera eman nahi ditu, zeinetan industrializazioak, emigrazioak, eta eliza bezalako estamentu garrantzitsuetan izandako aldaketek motore bezala jardun zuten.Handituz zihoan astintze politiko eta sindikalak gaztediaren esnatzearekin bat egin zuen, estetika erreboluzionarioa zuen bizi estilo berri batekin saiatu zena. Belaunaldi honek musika berria jotzen eta entzuten zuen: rocka.

62-los-totem-olimpia-btxiki

 

Hori guzti hori 36ko Uztailako altxamendu militarra jaiotzen ikusi zuen hirian, garai hartan bakearen 25 urteurrena ospatzen ari zelarikDokumentala ikuspuntu subjektibo batetik gidatua izan da eta hurrengo hamarkadetan Erresuma Zaharrean sortutako rock mugimenduarentzako oinarria izango zen belaunaldi baten balioa azpimarratzen saiatzen da. Dokumentalean Nafarroako hogei bat talde modernoren izenak ageri dira: Los Iruñako, Los Totem, Los Junior’s, Los Brek’s, Orquesta Oasis, Los Huesos, Los Jafans, The Zaras, Desertores S.L, Los Anakos, Los Rebeldes, Los Condes, eta abar.

 

69-los-huesos-1969txiki

Gure proiektuarekin bate gin nahi baduzu, sar zaitez honako helbide honetan eta ahal duzuna eman dezakezu. Honela eginez gero, saria jasoko duzu proiektua prest egoterakoan.

 

 

http://www.verkami.com/projects/15969-cortate-el-pelo-el-rock-de-los-sesenta-en-navarra

fotograma-portada