BunkerBandBurlata-Iruñeko talde honek bere kantari eta kitarrajole Juanjo Ojetaren kantak jotzen zituen. Bourbon Band gisa hasi ziren eta Nafar Gobernuak antolatutako Rock Lehiaketa lehenetako bat irabazi zuten. GORen grabatu zuten 1994an beren diska “Bourbon band”. Taldean jotzen zutenetako batzuk ondoren Koma, La Venganza de la abuela edota Balerdi-Balerdi taldeetan nabarmendu dira.
Partaideak: Juanjo: ahotsa eta gitarra – Iñaki: gitarra – Itziar: baxua – Brigi: bateria.