Buitraker

Iruneko taldeak “Lurrun makina” diskoarekin GORren debutatu zuen, Iruneko eszena undergroundean ahoz aho egon eta gero. Buitraker punk-metaletik abiatzen da geroz eta sampler gehiago gehitzeko eta metal industrialaren eremuetara hurbiltzeko. 2000. urtean bigarren diskoa kaleratu zuten, “Homologao”. Diskoaren aurkezpen birarekin, taldeak urruntze moduko bat pairatu zuen, 2005ean haien azken diskoaren kaleratzera eramango zuena, hau jada ez GORren eskutik. Taldekideak: Aitor (ahotsa), Fer (gitarra eta programazioak), Ibon (bateria), Patxi (baxua), Inigo (teklak).