BrigadaCriminalBere garaian rockzaleen miresmena lortu zuten hainbat taldetan aritu ondoren (Los Rockinson, Fist Fucking…) , milurte berriarekin batera Brigada Criminal laukoa sortu zen Lazkaon (Gipuzkoa). Ordutik han eta hemen jotzen aritu izan dira, euren ibilbide geldiezina marraztu eta astebururo egun street punk, garajeko rock’n roll edota oi! ikutuko talderik onenetarikoa dela berretsiz. Euskal Herria goitik behera kontzertu izerditsuekin zeharkatu eta gero, taldeak CD bat ekoiztu zuen bere kaxa eta beranduago Torrano tabernak binilozko single bat ateratzeko aukera luzatu zien. “Prest al hago?” da emaitza. 2004ean GOR disketxeak OSTI BI disko konpartituan parte hartzeko gonbiteari baiezkoa eman eta euren proposamen rockeroa lau haizetara zabaltzeko ordua heldu dela esan genezake, zinez merezi du-eta. Rock’n rolla erraietaraino sustraiturik, The Clash, Ramones, Black Flag edo bere LP kolekzio oparoko beste hainbat izenen apal berean egon nahi dute. Eta kanta biribilak egiteko duten abilezia berezkoa ikusirik, adi Brigada Criminalekin. Taldekideak: Haritz Artola (kitarra eta ahotsa), Joseba Arza (bateria), Aitor Aldanondo (kitarra), Iker Arza (baxua). 2005eko udaberrian Brigada Criminalen bakarkako lan berriak ikusi zuen argia. “GURE MANDAMENTUAK” diskoak 12 kantu dakartza, punk’n roll gaiztoa ardatz, Tolosako Bonberenean Karlos Osinagak grabatua. www.brigadacriminal.com. Componentes: -Haritz Artola: ahotsa eta kitarra -Joseba Arza: bateria -Iker Arza: baxua -Aitor Aldanondo: kitarra.