BIZARDUNAKNafarroatik probokazioa, jarrera politiko kritikoa eta umorea ekarri zituen Bizardunak taldeak euskal eszenara. Irlandako folk-rockaren ispiluan begiratu zen lehen diskoan (hango kantu herrikoien moldaketez osatua zegoen), baina taldeari atxikitako irudi festazaleari itzuri egiten saiatu zen bigarren diskoan. Amaia Zubiria abestera gonbidatu zuten lan horretan. Taldeak beste disko bat, Ur ederra kirats infinituan, hiruretan rockeroena, kaleratu zuen agur esan aurretik.
http://www.badok.info/euskal-musika/bizardunak