G667zuretzat
  • 15 Abesti
  • Kaleratze data 19/08/2019
  • Artistak:

EZINEAN taldea, 2001. urte inguruan sortu zen, hardcore melodikoaren laguntzaz ondo pasatzeko asmotan.
2005. urtean kaleratua izan ez zen maketa batek izan zuen arrakasta medio, 2006. urtean euren lehen diska kaleratu zuten. Lehen diska honek izan zuen harrera onaren erakusgai dira orduz gero eman dituzten ia 70 kontzertuak (Euskal Herrian nahiz EH-tik kanpo; Frantzia, Alemania), nahiz diskak jaso dituen errekonozimentu ezberdinak (Gaztea sarietarako izendapena, Leioako “Pop Rock lehiaketa”ko euskara saria).
2007. urtean, kehen diskari zegokion kontzertu bira bukatu eta bigarren diskaren prestaketan sartzearekin batera, aldaketak izan ziren taldean. Oihan Lizasok denbora arazoengatik taldea utzi zuen eta laukote formatua mantendu asmoz, Jon Regaño (Zeke), hasi zen taldean.
Diskaren prestaketa nahiz grabaketak iraun dituen sei bat hilabeteetan etxeko lanak ongi egin ondoren, betiko freskura eta ideiei eutsiz bueltan da Ezinean taldea.