G664vineviymevendi

Lendakaris Muertos taldearen hirugarren entrega duzuen honako CD hau erronka bat bezala aurkezten zaio taldeari, zeinetan aurreko diskoetako nobedadeak sorturiko eraginaz baliatu ezin daitezkeen. Aitzitik, Lendakariek berriz ere berezko zaien estiloa azpimarratu dute azken disko honetan. Konplikaziorik gabeko melodiak eta grazia satirikoa agerian uzten dituzten abestiek osatzen dute lana.
Satira nahikoa dute mugitzen den edozeren aurka banatzeko: besaulkiko ekologistak, aparteko orduen aldeko langileak, politiko ustelak, autogestionario guaiak, alde bateko zein besteko dogmatikoak, gidari zozoak… Eta ez dira falta klasikoak diren drogen inguruko kontuak ere.
Lendakariak ez dira errealitatetik urruntzen kritikak egiterako orduan. Euren dardo satirikoen jasotzaileak egunero ikusten ditugun pertsonak dira. Are gehiago, gu geu gara, hemengoak zein hangoak, gazte zein zahar, euskaldun zein espainolak.
Diskoa gogorra eta azkarra da eta ez du atsedenerako astirik uzten. Pilularik kondentsatuenak, lelorik ziztatzaileenak… Soinua ez da momentu bakar batean ere biguntzen. Honek guztiak ideia bat argi uzten du: luzerako izango ditugu Lendakaris Muertosen doinuak.
Diskoa DVD batekin osatzen da, honi esker euren bideoteka pertsonala ezagut dezakegu. Formatu guztietako kontzertuak, edozein latitudetan, edozein ordutan, edozein tokitan. Beti ere Lendakariek zabaltzen duten autokritika latza bere egiten duten jarraitzaileez lagunduak.
“Vine, vi y me vendí”. Lendakaris Muertos. Punkaren bihotza.

Escribe un comentario

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.