txapelfullLibretoONAdefTRAZ.indd
  • 0 Abesti
  • Kaleratze data 25/08/2019
  • Artistak:

Txapelpunk taldeak bere laugarren lanean (¡Vaya full!) tinko jarraitzen du aurreko diskoetan hartutako bidea. Txapelpunk taldeak punk-rock estiloa jorratzen du, nahiz eta beste kutxuko musiken eragina duen. Dena den, Txapelpunk taldearen diskorik punkzaleena da eta homogeneoena. Txapelpunk ¡Vaya full! diskoan punk ildotik ez da gehiegi urruntzen. Punk azkarra, punk sutsua, abiadura handiko punk, melodiaz lepo datorren punka, melodia itsaskorrez betetako punka. Gitarrek berebiziko garrantzia izan arren, nagusitasuna melodiek daramate. Punk rocka batzutan skarekin nahastuta (haize eta guzti), punka eta hardcorea, punka mexikar erara atondua. Txapelpunk inoiz baino punkiago dator hitzetan. Zuzenak, garbiak, zorrotzak eta gardenak arlo sozialari dagozkionez. Maitasun kontu nahikoa datoz eta hemen ironia, alaitasuna eta graziarekin idatzitako kantuak daude. Txapelpunk taldearen diskorik zuzenaren aurrean gaude.