G585izandantzan

Hau ez da inongo lehiaketako irabazleak biltzen dituen diska, GOR disketxeak eta Euskadi Gazteak antolatutako I. Dantzarako Musika Erakustaldira aurkeztutako DJ eta musikarien artean interesgarrienak iruditu zaizkigunen lagina baizik.

Euskadi Gaztearen 10. urteurrena dela-ta, Euskal Herrian dance, disco, house, rave, techno eta tankerako musika egiten diarduen jendeari aukera bat ematea otu zitzaigun. Orain arte, musika estilo hau jorratu dutenak izkutuan aritu izan dira, bere lana ezagutzera emateko baliabide handirik gabe, eta estilo horri bultzada emateko xedearekin proposatu genuen IZAN DANTZAN izeneko musika elektronikoaren erakustaldi hau.

Musikariei beraien grabaketak bidaltzeko eskatu genien eta bertatik, ordainean, CD lagin hau osatzeko interesgarrienak hautatuko genituela esan. Hilabete oso batean zehar maketa ugari jaso genituen Euskal Herriko txoko ezberdinetatik.

CD-ak biltzen duen estilo aniztasunak liluratu egin gaitu. Doakie hemendikan eskerrik beroenak bere lanak bidali dizkigutenei, hautaketa burutu dutenei eta esperimentu hau gogo biziz aurrera eramatea posible egin duen orori.

(2000)