G705urabisalen

Proiektu pertsonal bat bezala aurkezten da, The Icer Company. Bizipen pertsonal latz baten ostean Arima Sutan-eko Iker abeslariak kanta multzo batzuk bildu zituen, formato akustikoan eta etxean grabatuta. Baina hasierako grabazio horiek lagun musikarien belarrietara eta eskutara iritsi ziren (Kerobia, Arima Sutanen eta Soñadores natosen egondako musikariak). Hasierako grabazio berak hartuz kantu akustiko haien gainetik disko osoa haien kabuz grabatu eta osatu zuten. Emaitza “ur abisalen espedizioa” da, mimoz sortutako folk-pop intimista eta landua.
Zonalde abisala ozeanoaren zonalderik sakonena da. Eremu ilun, hotz eta sakona. Hau pertsonaren barren barrenekoa irudikatzen du, norberaren zonalde sakon, bakarti eta ezezaguna. Kanta hauek bizi momentu latz batean idatziak dira eta nolabait introspekzio ibilaldi bat sortzen dute, bidai pertsonal bat. “Ur abisalen espedizioa” erreskate horren errepresentazioa da.

The Icer Company:
-Ruben Matilla. Kitarra elektrikoa.
-Arkaitz Ezkai. Bateria.
-Xabier Valverde. Baxua.
-Iker Zia. Kantuak, ahotsa eta kitarra akustikoa.