G677thetrial

Electric Riders laugarren diskoarekin itzuli dira -The Trial (GOR Diskak), José Lópezek (The Soulbreaker Company, Glow) eta taldeak berak produzitua. 70etako Psikodelia, indar eta melodiaz beterik daudenak eta John Merrick, Elefante Gizonaren bizitza ardatz dutenak. Album kontzeptuala zentzu guztietan, ohiko zirkuitotik kanpo eta ausarta bere apustu musikalean. Honek guztiak 60. eta 70. hamarkadetako musikaren gaurkotasuna aditzera ematen du.

Diskografia:
-Get your experience – El Nagual Records (2001)
-Messengers – El Nagual Records (2004)
-Music for a family gathering – Nasoni Records (2007)
-The Trial – GOR Diskak (2010)

Ander Zabalza: Bateria
Jaime Zuasti: Baxua, Koroak, Teklatuak
Adolfo Alcocer: Gitarrak, koroak, Sinteak
Txus: Ahotsak