sutagar_jainko
  • 0 Abesti
  • Kaleratze data 24/10/2019
  • Artistak:

Berrizko Lorentzo Records estudioetan 2006ko urtarrila eta otsaila bitartean Aitor Ariño teknikariak grabatua. Taldekideak azken bi diskoetako berberak dira: Aitor (gitarra eta ahotsa), Xabi (gitarra), Asier (gitarra apala) eta Galder (bateria). Hitzak Aitor, Borxa eta Iker Rokandiorenak dira. “Itxaropen hitza” kantuaren bideo-klipa Juanma Bajo Ulloa zinemagileak gauzatu du., Lehenengo konpasetatik, sekulako indarra erakusten dute Eibartarrek burututako lan berri honetan. Hamaika kantu berrik eta “Itxaropen Hitza” kantuaren bideo klipak osatzen dute disko berri hau. Yankien inperialismoa, Guantanamon gauzatzen dituzten gehiegikeriak eta beste gai asko jorratzen dira bertan.