sENTIPENAKASKATUAZALAtxiki

Kaixo, Yogurinha Borova nauzue eta nire abesti berria aurkeztera natorkizue: “Sentipenak Askatu”, Bihotz Gorospek eta Mikel Inunek konposatu dutena. Abesti honekin Aniztasun Afektiboaren gaia haurren errealitatera gerturatu nahi izan dugu. Ideia hau gai honen inguruan erreferente berriak eta hezkuntza materiala sortzeko beharretik jaio zen.

Single-ak kantu honen beste lau bertsio ezberdin dakartza. Bertsio ezberdinok islatu nahi genuen aniztasunaren adierazle dira. Honela, sentimentu bakar bat azaleratzeko hamaika era ezberdin daudela adierazi nahi genuen eta baita hamaika direla bertsio hauek entzun ditzaketen belarri ezberdinak ere.