G658roseescargot
  • 11 Abesti
  • Kaleratze data 20/11/2018
  • Artistak:

Pertsonai bat, Rose Escargot; leku bat, Isburt; bidaia bat eta hamaika istorio labur. Kontakizun arranditsurik egiteko asmorik gabe Kerobiak bere disko berria aurkezten digu: Rose Escargot. Lan kontzeptual honetan, taldeak pertsonai baten bizitzaren nondik norakoak azaldu nahi dizkigu: ihesaldi bat, haren gogoetak, erruak eta bizi-pozak, guztia lehen, bigarren eta hirugarren pertsonan kontatuak. Rose Escargoten pertsonaia, fikziozkoa izaki, biografia unibertsal bat izan zitekeen ere, taldekideek dioten bezala.
Kontaera honen euskarri gisa Kerobiaren musikak instrumentazio eta moldaketa beroak eskaintzen ditu, doinu digitalei ihes egin nahian eta analogikoei eutsiz. Piano eta Hamond doinu nabariak, gitarra dinamikoak eta oinarri erritmiko sendoa. Laukotearen apustua ahotsari eta koruei aparteko garrantzia ematean datza, proposamen berri hau ederki borobilduz.

-Iruñeko taldearen bigarren lana
-Erreferentzia: G-658-CD
-Argitaratze data: 2006-10 -16.

*** DATU TEKNIKOAK ***

-Diskoaren aurretiko maketazioa: Marino Goñi eta Jabi Navarroren eskutik.
-Bizkaiko Berriz herriko Lorentzo Records estudioan grabatua, 2006ko Abuztuan.
-Grabaketaren teknikaria: Aitor Ariño.
-Nahasketak, ekoizpena eta masterizazioa: 2006ko Irailean Lorentzo Records estudioan Kerobia, Marino Goñi eta Aitor Ariñoren eskutik.
-Teklatuak: pianoa Iruñeko Hamana estudioetan Javier Goñik grabatuak. Fender Rhodes-a eta sinteak Subizako Montreal Studio-etan Hans Krügerek grabatuak. Hamond-a Lorentzo Records estudioetan Aitor Ariñok grabatua.
-Diseinu grafikoa eta argazkiak: Pablo Errea.
-Ilustrazioak: Maite Gurrutxaga.
-Musika Kerobia taldeak konposatua.
Hitzak Xabi Fernándezek idatziak.